Euskal Herria XIX. mendeko bidaiarien liburuetan, halaxe deitzen da Santi Leone historialari iruindarraren liburu berria. Bidaiari batzuentzat, dena zen Espainia ala Frantzia, ez zuten Euskal Herririk ikusten. Beste bidaiari batzuentzat, aldiz, argi zegoen Euskal Herria zazpi lurraldez osaturiko nazioa zela. Batzuei euskal herritarrak basati hutsak zirela iruditzen zitzaien. Bestetzuei, berriz, euskal jendea jende jator askoa zela. XIX. mendeko bidaiari atzerritarren ispiluan -Humboldt, Victor Hugo eta beste hainbatenean-, aurpegi bakardun irudirik ez, zentzu bateko zein besteko dogmatismoentzako euskarririk ez. Mikel Bujanda lankideak egin dio elkarrizketa Leoneri.