Xabier Epaltza: "Eraso gisa erabiltzen du UPNk euskara; hizkuntza politika erabat aldatu beharra dago"

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Euskara Kultur Elkargoa Nafarroako Parlamentuan izan da gaur. Euren zereginaz mintzatu dira eta euren egoera ekonomiko larriaz ere bai. EKEk urte luzean ari da euskara eta euskal kultura sustatzen: euskarazko kultur ekoizleak sortzeko eta zabaltzeko lana, mikro ipuinen lehiaketa, gazte sortzaileen diru-poltsa, planetarioan antolaturiko izar eskola, errezitaldiak, musika kontzertuak ... antolatu ohi ditu urtero. Ez hori bakarrik, beste arlo batean ere aritzen baitira. Defentsa juridikoan garrantzia handikoa da Euskara Kultur Elkargoa: euskaraz ari nahi dutenen eskubideen defentsarako bitartekari zerbitzua eskaintzen dute, euren seme-alabak euskaraz matrikulatu nahi dituzten gurasoen eskubideen defentsan edo Euskalerria irratiaren eskubideen aldarrikapenean jarri duen indarra.

Azalpenak eman dizkiete Nafarroako Parlamentuko eledunei. Bide batez, ohartarazi diete azken boladan eskasia ekonomikoaren erruz zenbait lan eta asmo bertan behera utzi behar izan dituztela, diru iturriek huts egin dutelako.

Euskarari behar lukeena baino garrantzia txikiagoa ematen zaio

Nafarroan, behar lukeena baino indar gutxiago ematen zaio euskarari. Behar lukeenetik oso urrun dagoela ohartarazi du Xabier Epaltza Euskara Kultur Elkargoko arduradunak. Erakundeen babesik gabe, eta Unescok berak egindako proposamenei bizkar emanda utzi dute euskara. Hizkuntzek hori izan ezean, osasuna galtzera jotzen dute eta kritikak egin dizkiote UPNren Gobernuari utzikeria horregatik. Gaineratu du Epaltzak, eraso gisa erabiltzen duela UPNk euskara eta hizkuntza-politika erabat aldatu beharko lukeela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!