Aitzol Lasa literaturaz eta matematikaren didaktikaz arduratua dabil.
Lan honetan Dirichleten printzipioaren laguntzaz, herrian gertaturiko lapurretaren egilea nor den argitzen saiatuko da Argi neskatila prestua.
Matematikariek ezagutzen duten printzipioa da Dirichleten hori, bestela ere izendatua: Usategiaren printzipioa.
Abentura liburua idatzi du Aitzol Lasak printzipio hori zein den ezagutu dezagun.
Atseginaren bidez erakustea pedagogiaren antzinako printzipio da.
Dibulgazioaren zerbitzuko literaturaren arloan gaude.
Berriozarko Denonartean zigiluan atera berri da “Usategiaren printzipio” liburua.
Mikel Bujandarekin mintzatu da Aitzol Lasa Iruñeko Euskalerria Irratian.