Palinpestoa liburua aurkeztuko du Joxe Auxtin Arrieta egileak. Josu Jimenez Maiak aurkeztuko du solasaldia. Arratsaldeko 19:00etan, Karrikirin. «Baina gu, ni bezalakoak edo antzekoak, isiltzen baldin bagara, irabazleen errelatoa gailenduko da!». Horra arazoa. Joxe Austin Arrieta gure idazlea da, eta horrekin batera familia herrikoi baten azken haurra, euskararen erabiltzaile suharra eta Euskal Herri libre, batu eta sozialistaren aldeko militante ezaguna. Liburuak badu kutsu autobiografikoa: familia, idazle eta militantearen gorabeherak kontatzen ditu.
Zaldiko Maldiko elkarteak ostegunetan antolatzen ditu musika emanaldiak. Oraingoan, AH! Ahots Hutsez taldeak joko du. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da elkartean bertan.
Ahots efektuak eta emakume kurioso bat. Bi, hiru, lau, bost… zenbat ahots eduki ditzake gorputz bakar batek? Ahotsa identitatea da; identitatea bakarra al da? Ahots efektuak eta emakume kurioso bat. Hainbat ahots, hainbat identitate, psikopatologia bat eta konferentzia bat. Idoia Tapia aktore eta abeslari iruindarraren lana da 'Alter nation' eta Geltokiko gastroshowean taularatuko du.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |