Bertso saio historikoa antolatu dute aurtengo Bertsoaroan. Joseba Asiron Iruñeko alkate eta historialariak parte hartuko du saioan, Ainhoa Larretxeak jarriko dizkie gaiak, eta Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina izango dira bertsotan. Arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan.
Zaldiko Maldikoko irakurle taldeak Eztizen Artolaren Gurpilak izango du mintzagai. Arratsaldeko 19:30ean, elkartean. Ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu Artolak. Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, zenbat urtebetetze, zenbat herri-izen kabitzen dira espetxealdi batean? Kartzelara bisitan joatea ohitura baino gehiago bizimolde duen haur bat, gero nerabe, gero gazte.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |