Hasier Larretxeak Idaztea Gibelera zenbatzen ikastea da liburua idatzi berri du. Liburu autobiografikoa da, eta bertan, afektibitatea, identitate personala eta homosexualitatea dira lantzen dituen ardatzak. Patxi Larretxea eta Ehgameko kide Kepa Yekorarekin batera egingo du aurkezpena. Goizeko 11:00etan, Kondestable jauregian, Karrikiriren eskutik.
Anjel Lertxundik Berbelitzen hiztegia liburua plazaratu du eta Santi Leonerekin batera Hizkuntza Eskolan aurkeztuko du. Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ereBaina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Goizeko 11:00etan abiatuko da aurkezpena, Kondestablean.
Mar-Mar Teatro taldeak Arrainak bihotzean ikuskizuna taularatuko du Mendillorriko Civivoxean, arratsaldeko 18:00etan. Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar.