Ume eta gaztetxoei zuzendutako MAKUSI unibertsoko lagunek Gabonetako ikuskizun berezia antolatu dute Baluarten. Potx eta Lotx pailazoen eskutik abenturak, musika, dantza eta abestiak lagun. Arratsaldeko 17:00etan, Baluarten.
Exopia dokumentalaren emanaldia egingo dute Txantreako liburutegian. Bost aktibista nafarrek Lesbos eta Atenaseko errefuxiatuen bizipenak kontatzen dituzte bertan. Arratsaldeko 19:00etan.
Txantreako Jai Batzordeak antolatutako antzerki zikloaren baitan Garazi San Martinek Jaiaren erregina: Inpostora baten sindromea lana taularatuko du. Arratsaldeko 20:00etan, Salestarretan, doan.
Nera Erbitik, Lide Hernandok eta Maialen Errotabeherek 'Bozak' izenpean egingo dute musika emanaldia. Doakoa da eta Kondestable arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Uharteko Udalak antolatuta Orbelaldia kultur zikloan bertso saioa egingo dute Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz eta Jon Maiak; Maialen Belarra izango da gai jartzaile. Arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean, sei euroren truke.