Antsoaingo Kultur Aroaren baitan 'Pribatutasuna Sarean' tailerra antolatu dute. Kultura digitalean ezinbestekoa den norberaren segurtasuna zaintzeko oinarrizko kontzeptuak eta eskura ditiuzten baliabideak erabiltzen ikasiko dute gazteek. 12 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago jarduera, doakoa da eta Harrobi gaztelekuan egingo da.
Antzerki Aroak eta Ttipiak antzeztutako obra da eta herri bateko hiru emakume, Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola, eta olagarro bat dira antzezlanaren ardatza. Helburu bakarra dute: gorputzetik, plazeretik eta fantasiatik datozkigun erruak, txikiak eta handiak, astintzea. Arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak txarteldegian eta online.
'Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza' Mohammed el Kurd-en liburua euskaratu du Eider Beobidek. Liburuaren aurkezpena egingo dute Beobidek eta Xalba Ramirez musikariak. Arratsaldeko 19:30ean, Laban.