Zizur Nagusiko Kultur Etxean gau beltza prestatzeko kuia eta apaingarri tailerra antolatu dute. Arratsaldeko 17:30ean.
Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologia hitzaldia antolatu du Iruñerriko Mankomunitateak, Antsoleaga aretoan. Amaia Serrano, Asier Barandiaran eta Xabier Etxaniz izango dira hizlariak. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da solasaldia.
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik ehundaka dokumentu eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dute. Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da. Arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak eskuragarri txarteldegian eta online.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |