Sarean Euskarazen eskutik Gamer gela ikastaroa egingo dute Barañaingo liburutegian, arratsaldeko 17:00. Bideojokoen kontsumoaren inguruko gogoeta eginen dute, hizkuntzaren erabileran sakonduz, eta ondoren, euskarazko bideojokoak probatuko dituzte gazteek.
Labea izanen da urriaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Laban ohi bezala. Danel Pascual, Asier Galarza, Aiora Enparantza eta Mitxel Martinez dira oraingoan bakarrizketan arituko direnak. Txisteak probatuko dira, agian baten bat errepikatua izango da ere, baina gehienak berriak.