Cross of iron filmaren emanldia egingo dute Golem Baionan arratsaldeko 19:00etan. Ingelesez emango dute filma euskarazko azpitituluekin Klasikoen baitan.
Tribialaba tribial lehiaketa antolatu du Laba elkarteak. Arratsaldeko 19:00etan eginen dute estreinako saioa kafetegian bertan.
Amaia Apalauzak itzuli du Gerezi-denbora eleberria eta Aroa Uharte izango du lagun liburuaren aurkezpenean. Karrikiri elkartean izanen da aurkezpena arratsaldeko 19:30ean.
REAS Nafarroatik, Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak aurkeztu dituzte. 60 erakundek baino gehiagok osatutako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu maiatzaren 16tik 24ra. Kontsultatu hemen egitarau osoa.