Xamarrek Nafarroako Liburudenden Elkartearen Saria jaso berri du Biziaroak liburuarekin eta huraxe aurkeztuko du Juan Carlos Etxegoien Xamarrek Barañaingo Sahats euskaltegian. Aurkezpena arratsaldeko 18:00etan izango da.
Arrosadiako Liburutegi Publikoko irakurle taldeak Uxue Apaolazaren Mea Culpa aztertuko du, arratsaldeko 18:30ean. Jarduera irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Mikroipuinak liburuaren aurkezpena egingo dute Laban. Idoia Torregarairen mikroipuinei irudiak jarri dizkio Zaldieroak. Bion lana uztartuta, Mikroipuinak liburua ondu dute. Reyes Ilintxetak gidatuko solasaldia. Arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Aimar Elosegi Ansa «Moio», trans mutikoa, egilearen lagun mina, bere buruaz beste egin zuen Hernanin 2007ko apirilaren 23an. Bere heriotzak gizartean oso errotuta zeuden bi tabu hautsi zituen: suizidioa eta trans izatea.Hamar urte geroago, Kattalin Minerrek bere dolu pertsonala eta duelu kolektiboa berrikusteko beharra sentitu zuen eta Moioren ingurukoen testigantzekin eta lagun baten oroimenari justizia egin nahi dionaren idazkera ausart eta zintzoarekin ondu zuen liburua. Arratsaldeko 19:00etan egingo du aurkezpena Katakraken.
Nafarroako Kutxa Fundazioak Juan Carlos Pikabea margolari nafarraren Landa eremukoa eta hurbilekoa erakusketa hartuko du Civicanen, Aterpeak zikloaren barne. Nafarroa osoko paisaiak dira eraskusketa honetako protagonistak. Egileak azaldu bezala, Foru Erkidegoan barrena murgiltzen den ibilbide piktorikoa da, "gure ingurune hurbileko aberastasuna eta aniztasuna erakusten duena".
Apirilaren 11tik 25era, ostegunero, proiekzioak, hitzaldiak eta pintxo-potea antolatu ditu Berriozarko mendi eskolak. Apirilaren 11n, 19:00etan, Labarga elkartean: Ander Zabalza García, ‘Xabier Ormazabal’ mendiko bekaren irabazlea: “Eskalada tradizionalaren aldarria: Bide berriak britainiar eta norvegiar uharteetan”. Apirilaren 18an, 19:00etan, Zulo Alai elkartean: Filma: “212 Mountains” (Luis Arrieta eta Xabier Zarranz) eta mahai-ingurua: Xabier Zarranz, Oihana Azkorbebeitia eta Asier Labairu. “Trail-running-aren gorakada eztabaidagai. Norantz goaz? ” Moderatzailea: Unai Ugartemendia. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan: ‘MendiAldia’ gala, lehiaketetako sariak emateko. Ondoren film-laburra: BKEren espedizioa 2024an Kaukasora; eta “Into the Ice” filma, glaziarrak ikertzeko Darwin mendikatera egindako euskal alpinismoaren espedizioari buruzkoa. Eñaut Izagirre izango dugu gurekin.