AAZTIYEN tourra abiatu du ZETAK taldea azken diskoaren kontzertu bira egiteko. Iruñean hiru hitzordu izanen dituzte eta azkena, otsailaren 25ean, igandean, eginen dute. Kontzertua Atarrabiako Totem aretoan izanen da, arratsaldeko 18:00etan. Oraindik ere sarrerak eskuratu daitezte Totemen webgunean.
Munduari bira eman zion ontzia eleberri ilustratua plazaratu du Joseba Sarrionaindiak eta liburuan aurkezten diren irudi eta posterrak bildu dituzte erakusketa antolatzeko. Otsailaren 22tik martxoaren 9ra arte luzatu dute epea eta egongo da ikusgai Iruñeko Planetarioan. Goizez zentroentzako bisitak antolatuko dira, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara publikoari irekita egongo da.
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.
Komiki Boom!! egitasmoaren bosgarren edizioa eginen dute Antsoainen otsailaren 19tik martxoaren 1era. Bi erakusketa egonen dira ikusgai: Angela Eferen Mierdiaria eta Andrea Ganuzaren Atraviesame. Bestalde, euskarazko hiru ilustrazio lanen aurkezpena egingo da otsailaren 21ean, 24an eta 29an. Hurrenez hurren, Iris XXI (Julen Ribas), Gora euskal herrientsak (Asisko Urmeneta) eta Utzi azalari (Ainara Azpiazu).