Ostirala, otsailak 9



19:00

Katakrakeko irakurle taldea: 'Petrokalipsia'

Katakrak, Iruñea | Irakurle Taldea

Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira. Liburu honek, Antonio Turielen Petrokalipsiak, argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta aukerak aurkezten ditu. Arratsaldko 19:00etan, Katakraken, irakurle taldean aztergai.

Katakrakeko irakurle taldea: 'Petrokalipsia' Katakrak

Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira.

Liburu honek, Antonio Turielen Petrokalipsiak, argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta aukerak aurkezten ditu.

Arratsaldko 19:00etan, Katakraken, irakurle taldean aztergai.


20:00

'Eguzkilore': Mitologia eta jazz ikuskizuna

Zizur Nagusiko kultur etxea, Zizur | Ikuskizuna

Jazz musika, proiekzioak eta off ahotsa dira nagusi Eguzkilore ikuskizunean. Rodrigo Lauroba (saxo tenorra), Bernardo San Martín (pianoa eta teklatuak), Jorge Sánchez (kontrabaxua) eta Xabier Olkoz (bateria, perkusioak, eta musikaren nahiz proiekzioen egilea) arituko dira oholtza gainean. Musikak lagunduta mitologiako jainkoek eta jainkosek (Amalur, Ilargi, Mari, Ortzi, Ekhi eta Gaueko) Eguzkiloreren elezahar misteriotsua kontatuko digute. Arratsaldeko 20:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean; sarrerak 6 euroan.

'Eguzkilore': Mitologia eta jazz ikuskizuna Zizur Nagusiko kultur etxea

Jazz musika, proiekzioak eta off ahotsa dira nagusi Eguzkilore ikuskizunean. Rodrigo Lauroba (saxo tenorra), Bernardo San Martín (pianoa eta teklatuak), Jorge Sánchez (kontrabaxua) eta Xabier Olkoz (bateria, perkusioak, eta musikaren nahiz proiekzioen egilea) arituko dira oholtza gainean.

Musikak lagunduta mitologiako jainkoek eta jainkosek (Amalur, Ilargi, Mari, Ortzi, Ekhi eta Gaueko) Eguzkiloreren elezahar misteriotsua kontatuko digute.

Arratsaldeko 20:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean; sarrerak 6 euroan.


21:30

Bertso afari mozorrotua

Euskaldunon Biltoki (Txantrea), Iruñea | Bertso afaria

Inauterietan Bertso afari mozorrotua antolatu du Biltokik. Otsailaren 9an, 21:30ean, bi bando izanen dira aurrez aurre: Ainara Ieregi eta Endika Legarra, alde batetik, eta Jabi Lezaun eta Idoia Granizo, bestetik. Zeinek irabaziko du? Noren alde zaude? Eman izena 699 612 124 zenbakian.

Bertso afari mozorrotua Euskaldunon Biltoki (Txantrea)

Inauterietan Bertso afari mozorrotua antolatu du Biltokik. Otsailaren 9an, 21:30ean, bi bando izanen dira aurrez aurre: Ainara Ieregi eta Endika Legarra, alde batetik, eta Jabi Lezaun eta Idoia Granizo, bestetik. Zeinek irabaziko du? Noren alde zaude? Eman izena 699 612 124 zenbakian.



19:00
21:00

'Lumineszenteak' erakusketa

Burlatako Kultur Etxea, Burlata | Erakusketa

Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.

'Lumineszenteak' erakusketa Burlatako Kultur Etxea

Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da Lumineszenteak. Burlatako Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 8tik 28ra bitartean, eta gaur, 8an, egileek egingo dute aurkezpena.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»