Bazkaria eta bazkalondo musikatua antolatu du Matalazek euskal jaia ospatzeko; Adriantxo eta Juleneren eskutik eta mikro irekia. Eta 20:00etatik aurrera DJ Jambas.
Saharari kantari kontzertu solidarioa egingo dute Kursaal aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Hauek dira kontzertuan oholtzara igoko diren musikariak: Oreka Tx, Mikel Urdangarin, Iker Lauroba, Esti Markez, Fariba Sheikhan, Postal Kolekzionistak, Physis versus Nomos, Jon Maia, Eñaut Elorrieta eta Idoia eta Bea Asurmendi. Gainera, hiru artista gonbidatu egongo dira: Minatu Embarek, Nayat Hossein eta Hayuh Ramsi.
Hobe ixilik! Itziar Ituño eta Ramón Agirreren antzezlana Gaiarreko oholtzan ikusteko aukera. "Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean! Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too, klima-aldaketa, amatasun subrogatua… Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu.", hala abiatzen da obra. Arratsaldeko 20:00 Gaiarren Antzokian, sarrerak 8 euroren truke.
Monton tabernan euskal jaia ospatuko dute ostiralean, abenduaren 22an. Gaueko 23:00etatik aurrera DJ Pezonen musika egongo da.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |