Elkartasun jaialdiaren 28. edizioa eginen da larunbatean Atarrabian. Arratsaldeko 16:30ean hasi eta goizeko 6:30ean bukatuko da jaialdia eta hauek dira oholtzara igoko diren taldeak: Baizera, Los Chicos del Maiz, Tropa Do Carallo, Ibil Bedi, Auxili, Skabidean, Liher, Loz Zopilotes Txirriaos, Etxepe, Stay Homas, Streetwise, Huntza, Arkada Social, Burutik, Dupla, DJ Trapella eta DJ Reimy.
Olentzeroren postontziaren bila ibiliko dira Erripagainan. Xaibor showa, kalejira, txokolate-jatea, DJ txispun eta beste zenbait jarduera antolatu dituzte. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Anne Etchegoyenek bere azken lana aurkeztuko du Gaiarren Antzokian: Festa!. Festa handirik gabe joan ziren pandemia-urteei egiten die erreferentzia diskoak. Bertan, hainbat lagun gonbidatuko ditu, hain artean abeslariak, musikariak, abesbatzak eta dantzariak, berarekin ospatzera eta herri-kantak interpretatzera. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua eta sarrerak 20 euroan eskura daitezke.
Pedro Salaberriren azken lana ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Astelehenetik larunbatera 19:00-21:00 bitartean eta igande zein jai egunetan 12:00-14:00 bitartean egin daiteke bisita.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |