Aldatu Aurretik disko berria plazaratu berri du Bulego taldeak. Diskoa aurkeztuko dute arratsaldeko 16:30ean Karrikirin eta kantaldia ere eskainiko dute.
Irene Nemirovskiren Suite Frantsesa ohiz kanpoko egoeran idatzitako nobela da. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Arratsaldeko 19:00etan izango dute aztergai Katakrakeko irakurle taldean.
Pedro Salaberriren azken lana ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Astelehenetik larunbatera 19:00-21:00 bitartean eta igande zein jai egunetan 12:00-14:00 bitartean egin daiteke bisita.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |