Nafar Haziak Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara egindako bidaiaren inguruan egindako dokumentala eskainiko dute Burlatako Axular elkartean. Arratsaldeko 19:30ean.
Eneko Aizpuruak Bidasoan gora saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai; gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, Gaueko azken expressoa eleberriak modu hunkigarri eta zabalean ezagutzeko aukera emango digu. Arratsaldeko 20:00etan, Zaldiko Maldikon, Eneko Aizpuruarekin eta Santi Leonek aukeztuta. Sarrera librea.
Pedro Salaberriren azken lana ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Astelehenetik larunbatera 19:00-21:00 bitartean eta igande zein jai egunetan 12:00-14:00 bitartean egin daiteke bisita.