Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira. Arratsaldeko 16:00etan eta 18:30ean Zizur Nagusiko pilotaleku handian. Sarrerak 8€.
Zortzi bertsolari ariko dira Anaitasunako oholtzan kantari arratsaldeko 17:00etan. Horien artean, bi dira lehen aldiz final batean parte hartuko dutenak, Saats Karasatorre eta Sarai Robles. Gainerakoak, finalean arituak dira. Julio Sotok hamaikagarren finala du, Eneko Lazkozek zortzigarrena, hirugarrena Joanes eta Xabat Illarregik, eta bigarrena Josu Sanjurjok eta Saioa Alkaizak. Sarrerak oraindik salgai daude.
Gaur egun, Drake, Mikel Txopeitia eta Okene anaiak osatzen dute Gailu. BAP!! eta, denbora asko igaro ondoren, beren bideak berriro aurkitu dituzte. Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1 ...Znort!!! diskoa aurkeztuko dute Zentral aretoan arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 10 euroan eskura daitezke.
Pedro Salaberriren azken lana ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Astelehenetik larunbatera 19:00-21:00 bitartean eta igande zein jai egunetan 12:00-14:00 bitartean egin daiteke bisita.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |