Zinemako emakume heroiak Maria Castejonek kudeatutako zikloan Pablo Agüeroren Akelarre filma eskainiko dute. Sanduzelaiko Civivoxean, arratsaldeko 18:00etan. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloak hamar urte bete ditu, eta zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.
NUPeko Euskara Taldeak Euskararen erabilera ikuspegi demolinguistikotik hitzaldia antolatu du. Iñaki Iurrebaso irakasle eta soziologoak eskainiko du hitzaldia. Arratsaldeko 18:30ean, Laban.
Joxe Miel Bidador poesia taldean Raymond Carver poeta izango dute hizpide. Harkaitz Cano idazle eta itzultzailea egongo da solasaldian. Arratsaldeko 19:00etan, Nafar Ateneoaren egoitzan, eta online.
Erresiñula kantari diskoa aurkeztu eta kantaldia eskainiko du Jean Mixel Bedaxagarrek Errege Belda eta Juan Mari Beltran musikariekin batera. Arratsaldeko 20:00etan Zaldiko Maldikon. Bere ttipian, Zuberoak Euskal Herri osoa aho bete hortz uzteko moduko kultur produkzioa du. Eta herrialdeko sortzaileen artean Jean Mixel Bedaxagar da. Hamaika saltsatan sartuta ibiltzen da Urdiñarbeko musikaria eta, lantzean behin, Erresiñula kantari bezalako disko batekin saritzen gaitu.
Pedro Salaberriren azken lana ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Astelehenetik larunbatera 19:00-21:00 bitartean eta igande zein jai egunetan 12:00-14:00 bitartean egin daiteke bisita.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |