Azazkalo ipuinaren kontaketa egingo dute Nafarroako Liburutegian. 4 urtetik gorako aurrei zuzendutako jarduera da. Arratsaldeko 18:00etan Nafarroako Liburutegian.
Autismoa duten bi gazte laguntzan daude. Haien autonomia erakusteko helburuarekin, haien terapeutak Latinoamerikara egin beharreko bidai bat proposatzen die. TE-4000 Hegaldian Jaso Ikastolak abiarazten duen 11. musikala da. Arratsaldeko 19:00etan, Baluarten, 15€ren truke.
"Kolono, esploratzaile, soldadu, misiolari eta antropologoen urteetako bisiten jarraipen gisa agertu da turista", horixe da Peregrino modernoen oporrak filmak jorratzen duena. Aimar Uribesalgok aurkeztuko du Laban, arratsaldeko 19:00etan.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |