Aita Mari erreskate ontzia hitzaldia eskainiko du Iñaki Goñi ontzian ibilitako medikuak, IKA Arturo Campion euskaltegian, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:30etan
Geruzak proiektuaren aurkezpena eta Ondo Bizitzea ikus-entzunezkoaren estreinaldia. Zer da ondo bizitzea? Zer da bizitza bizigarria? Ospea, boterea, dirua... Arratsaldeko 18:30ean, Laban.
Iban Toledo eta Iñaki Alforjaren ‘Bolante baten historia’ dokumentala eskainiko dute Nafarroako filmotekan arratsaldeko 19:30ean. Emanaldia jatorrizko bertsioan (euskaraz eta gaztelaniaz) gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dute.
Kantu eta hitza musika zikloaren barne Sara Azurzak kontzertua eskainiko du O-ko Andre Maria Plazan arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa lekua bete arte; euria eginez gero, kontzertua erraldoien txokoan izanen da.
Jauja, Streetwise, Leizeak, Raimundo el Canastero, Afú, Trikidantz eta beste hainbat taldek kontzertua eskainiko dute Errotxapeako jaietan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |