Axular elkartearen kultur asteari amaiera emateko egun osoko egitaraua antolatu dute. 11:00etan artisau azoka, joaldunak, eta erraldoiak gaitari eta txistulariekin; 13:00etan Larratz eta Axularreko dantzariak; 15:00etan zikiro jate; eta 17:00etatik aurrera Biziraun erromeriaren txanda.
Euskaldunduei esker onez 11 ordu 11 kantu Biltokin, egun osoan zehar, 11:00etatik 22:00etara. Eguerdiko 13:30ean ekitaldia, 14:30ean bazkaria eta 20:30ean txistorra jatea. Izena emateko 699612124 zenbakira idatzi.
Elizondoko Lur aretoan Rotten XIII, Skabidean eta Jaleo taldeek kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak, 15€ren truke aldez aurretik eta 18€ren truke bertan.
Burlatako Axular Kultur Elkarteak Kultur aste antolatu du maiatzaren 29tik ekainaren 3ra arte. Aste osoko egitarau eskainiko dute pintxoak, musika, ikuskizunak, monologoak eta beste hainbat ekitaldirekin.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Arrosadiako jaiak ospatuko dituzte ekainaren 1etik 4ra eta kontzertuen artean Ostikoka, Tatxers, Trikidantz, Motxila 21 eta beste hainbat egonen dira.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |