Drag tailerra antolatu dute Laban 17:00etan Albina Stardusten eskutik, Eta gogoratu, ekarri makillajea, ileordeak edo nahi duzun fantasia!
Kantu eta hitza musika zikloaren barne Olaia Intziartek kontzertua eskainiko du O-ko Andre Maria Plazan arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa lekua bete arte; euria eginez gero, kontzertua erraldoien txokoan izanen da.
Axular elkartearen aste kulturalean barra eta pintxoak 18:00etatik aurrera, eta ondoren, 20:00etan Drag ekitaldia. Albina Stardusten eskutik hitzaldia eta jarraian La divina comedia monologoa.
Burlatako Axular Kultur Elkarteak Kultur aste antolatu du maiatzaren 29tik ekainaren 3ra arte. Aste osoko egitarau eskainiko dute pintxoak, musika, ikuskizunak, monologoak eta beste hainbat ekitaldirekin.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Arrosadiako jaiak ospatuko dituzte ekainaren 1etik 4ra eta kontzertuen artean Ostikoka, Tatxers, Trikidantz, Motxila 21 eta beste hainbat egonen dira.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |