Maiatzaren 27an ospatuko dute Alde Zaharraren eguna, auzoko hainbat txokotan, egun osoko egitaratuarekin. Kalejirak, ikuskizunak, kontzertuak... kontsultatu hemen ekitaldien egitaraua eta ordiutegiak.
Asteburuan, musika eta ipuinak, ipuinak eta musika Laban, Ameli eta xirrikituen jostunek ipuin kontaketa musikatuarekin. Hiru urtetik goiti, larunbatean, 11:30ean.
Argi Bidea Arbizuko Gazte Asanbladak 55. urteurrena ospatuko du eta horretarako egun osoko egitaratua antolatu dute. 17:30etatik aurrera elektrotxaranga eta 20:00etatik aurrera ZETAK, Raimundo El Canastero, Skabidean eta beste hainbat taldek kontzertua eskainiko dute.
BAL FOLK Lolita Delmonteil Ayral eta Areta Lorea musikarien eskutik, Ortzadar Elkartearen egoitzaren aurrean, Descalzos kalean, arratsaldeko 19:00etan.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |