Ikasturteko azken mikroerakusketa, azken Epizentroa, aurkeztuko dute arratsaldeko 19:00etan. Leire Urbeltzen erakusketa hilabete batean zehar ikusgai egongo da Laban. Aurkezpenean DJ Scratch Rambo egongo da.
Zaldiko Maldikoren irakurle taldean hitzordua Joxean Agirreren Solteroen dantzalekuak liburuarekin. Arratsaldeko 19:30ean, Zaldiko Maldikon. Istorio bizia duen nobela bat da, badu tramarik, badu intrigarik, badu erudiziorik eta badu umorerik.
Itziar Ituño aktorea Biltokin izango da arratsaldeko 19:30ean, pertsona eta pertsonaiaz solasean.
Kantu eta hitza musika zikloaren barne Lumi taldeak kontzertua eskainiko du erraldoien txokoan, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa lekua bete arte.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |