Dendaostekoak Uxue Alberdi Estibaritzen azken liburuaren aurkezpena. Arratsaldeko 18:30ean Atarrabiako Kultur Etxeko 9. gelan.
Itzali telefonoak antzerki zikloan Enekoach izanen da, arratsaldeko 19:00etan Laban. Sarrerak 5€an. Hatu anasa eta etorri Labara!
Idoia Tapiaren eskutik Ludus nano-antzerkia arratsaldeko 19:30ean, Biltokin. Lan honetan geure buruarekiko eta besteekiko harremanak sortzeko modua bezala aurkezten digu jolasa Tapiak.
Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta, gaur egun, Antropozenoan bizi omen gara, hau da, gizakiaren eragina nabarmentzen duen aro geologikoan eta Plastikozeno ere baderitzo. Martin Etxauri Txoren Fossil Plastics proiektuak mehatxupean diren hainbat zuhaitzetako azalak ekarri ditu, eskaneatuak eta 3Dn inprimatuak. Kondestableren Jauregian, astelehenetik larunbatera 10:30 -13:30 bitartean eta 17:00 - 21:00 bitartean; eta Igande eta jaiegunetan 10:30 - 13:30 bitartean.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Iturramako jaiak ospatuko dituzte maiatzaren 18tik 21era bitartean eta kontzertuen artean Kasu!, Sutan Ortzi, Ostikoka, Euskabaret ibiltaria, The Trikiteens edo DJ Reimy egongo dira besteak beste.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |