Irulegiko eskua haurrentzako liburuaren aurkezpena Asun Egurza, Bakarne Atxukarro eta Jesus Garcia de Gazolazen egileen eskutik. Arratsaldeko 19:00etan Antartika Aretoan.
Kantu eta hitza musika zikloaren barne Rafa Ruedak kontzertua eskainiko du O-ko Andre Maria Plazan arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa lekua bete arte; euria eginez gero, kontzertua erraldoien txokoan izanen da.
Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta, gaur egun, Antropozenoan bizi omen gara, hau da, gizakiaren eragina nabarmentzen duen aro geologikoan eta Plastikozeno ere baderitzo. Martin Etxauri Txoren Fossil Plastics proiektuak mehatxupean diren hainbat zuhaitzetako azalak ekarri ditu, eskaneatuak eta 3Dn inprimatuak. Kondestableren Jauregian, astelehenetik larunbatera 10:30 -13:30 bitartean eta 17:00 - 21:00 bitartean; eta Igande eta jaiegunetan 10:30 - 13:30 bitartean.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Iturramako jaiak ospatuko dituzte maiatzaren 18tik 21era bitartean eta kontzertuen artean Kasu!, Sutan Ortzi, Ostikoka, Euskabaret ibiltaria, The Trikiteens edo DJ Reimy egongo dira besteak beste.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |