Bertso saioa Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariekin Iturrama institutuan arratsaldeko 18:30ean.
Euskara Iruñeko Udalean. Zirrikituen politika, ahala eta aukera hitzaldia Iñaki Azkonaren eskutik eta Kike Diez de Ultzurrunek aurkeztuta, Zaldiko Maldiko Elkartean, arratsaldeko 19:00etan.
Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta, gaur egun, Antropozenoan bizi omen gara, hau da, gizakiaren eragina nabarmentzen duen aro geologikoan eta Plastikozeno ere baderitzo. Martin Etxauri Txoren Fossil Plastics proiektuak mehatxupean diren hainbat zuhaitzetako azalak ekarri ditu, eskaneatuak eta 3Dn inprimatuak. Kondestableren Jauregian, astelehenetik larunbatera 10:30 -13:30 bitartean eta 17:00 - 21:00 bitartean; eta Igande eta jaiegunetan 10:30 - 13:30 bitartean.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |