Argazki-albuma sortzeko tailerra Diana Arboniés 'La Crafetera'-ren eskutik. Lantegian kartoizko xafla batetik oihalez forratutako argazki-album polit batera nola pasa ikasiko dute eta barnealdean argazkiak jarriko dituzte. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, Iturramako Civivoxean. 6-11 urteko haurrentzako 14 leku daude (7 haur eta 7 laguntzaile). Izena eman ondotik zozketa egingo da eta tailerrak 4€ balio ditu.
Aitor Etxebarriazarraga, Amaia Iturroitz, Maddi Sarasua, Peru Abarrategi, Egoitz Gorosterrazu eta Sarai Robles arituko dira Aixita III. Bertso Sariketan, arratsaldeko 18:30ean Irurtzungo Kultur Etxean.
BERRIOBEITI 11:30 Kalejira Berriogoititik Artikako eta Berriogoitiko erraldoiekin, dantzariekin eta zendeako txarangarekin12:00 Erraldoien eta dantzarien dantzak Berriobeitin12:45 Kuadrilen arteko herri kirolen txapelketa bertsolarizatua14:00 Haurren bazkaria. 10 € (ikus oharrak)15:00 Helduen bazkaria. 18 € (ikus oharrak)15:00 Haur eta nerabeentzako tailer eta jolasak16:30 Bazkal osteko herri Kantuz Jaione eta Jonekin17:00 Talo tailerrak18:30 Zirko Loretsuaren ikuskizuna18:00-21:00 Dantzaldia Gabezin plaza taldearekin OHARRAK HERRI KIROLAAdina: 12-100 urte bitarteanOsaera: taldeak gutxienez 4 kide izan behar du, baita mistoa izan ereIzen-ematea: Euskara Zerbitzuan euskara@berriobeiti.eus / 634515384Izenematea aurretik egin daiteke edo egunean bertan, baina talde kopurua mugatua izanen daSaria: Saskia bertako produktuekin BAZKARIATxartelak salgai: Udal bulegoetan (Berriobeitin eta Artikaberrin), apirilaren 24ik maiatzaren 2raMenua: Menuak hemen ikusi.Behar bereziak (Intolerantziak edo beganoak): Txartelak hartzean jakinarazi JOAN-ETORRI AUTOBUSAKAurtengo berrikuntzetako bat: festara joateko autobus zerbitzua eskainiko da, doan. Autobusa zendeako herri gehienetatik pasatuko da.Hemen ikusten ahal dituzu ordutegiak eta ibilbidea. INFORMAZIO GEHIAGO634515384 telefonoa eta euskara@berriobeiti.eus eposta
Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta, gaur egun, Antropozenoan bizi omen gara, hau da, gizakiaren eragina nabarmentzen duen aro geologikoan eta Plastikozeno ere baderitzo. Martin Etxauri Txoren Fossil Plastics proiektuak mehatxupean diren hainbat zuhaitzetako azalak ekarri ditu, eskaneatuak eta 3Dn inprimatuak. Kondestableren Jauregian, astelehenetik larunbatera 10:30 -13:30 bitartean eta 17:00 - 21:00 bitartean; eta Igande eta jaiegunetan 10:30 - 13:30 bitartean.
Ziudadelako Mistoen eraikineko lehenengo solairuak Zzzz taldearen Frontera/muga erakusketa hartuko du. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Álava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Alvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol argazkilariek osatzen dute.
Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak Marisa Mantxolaren erakusketa ikusgai Ziudadelako Bolborategian. 50 lan baino gehiago, fotomuntaketa inprimatuak eta animatuak, dokumentazioaren eta fikzioaren sintesia, gizakien eta landareen soinu- eta argazki-erregistroekin eraikiak, denboran zehar hainbat tokitan barna behin eta berriz egindako ibilaldietan bildutakoak.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |