Zinema eta Zientziaren ziklo honen seigarren edizioan zenbait film eskainiko dira jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin. Hain artean, Marrazoa, Juan Ignacio Pérez Iglesiasen aurkezpenarekin. Marrazo zuri erraldoi batek Estatu Batuetako kostaldeko herrixka bat mehatxatuko du. Bainua hartzen ari den neska gazte bati eraso egin eta hura hil ondoren, gizon talde bat marrazoa harrapatzeko prest agertuko da. Poliziaburu bat, ozeanografobat eta eskarmentu handiko marrazo-ehiztari bat elkartuko dira komunitatea izutzen ari diren erasoei amaiera emateko. Golem Baiona zinema aretoan arratsaldeko 19:00ean.
Loreak belaunetan, kulturaren zazpi ahots gazte dokumentala eskainiko dute Kondestable Jauregian arratsaldeko 19:30ean. Zazpi protagonista gazteren testigantzak biltzen ditu dokumentalak, beren ametsak, lorpenak eta frustrazioak kontatzen dituzte. Kondestableko proiekzioan Amagoia Gurrutxaga zuzendaria eta Amets Aranguren eta Maddi Ane Txoperena elkarrizketatuak izanen dira.
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Jaialdia ospatuko da martxoaren 27tik apirilaren 1era Baluarten. 100 film inguru proiektatuko dira jaialdiak programatutako 65 saio baino gehiagotan. Era berean, topaketak egingo dira zinemagileekin, tailerrak, perfomanceak eta haurrentzako zinema saioak egongo dira.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |