Zerbait egin nahi dugu baina ez dakigu zer zikloaren barruan Emozioen ehizean Lorena Arangoaren eskutik. Goizeko 10:00etan Plazara!-n. Kalakatik irten, probokatu, jolastu, libre sentitu. Klownak, hesiak eta eskemak gainditzen dituen pertsonaia da.
Transfeminismoa denon kontua da jardunaldien hirugarren saioan Eta Trans Legea zer? Lorpenak, gabeziak eta erronkak hitzaldia EHGAM eta Naizen-eko kideen eskutik. Zer aldatu da lege berriarekin eta ze gabeziak ikusten ditugun? Goizeko 11:00etan Katakraken.
Martxoaren 25ean goizeko 11:30ean mus txapelketa azkarra hasiko da eta bazkaltzeko aukera egongo da. Izen emateak 699 612 124 whatsappean. 10€ ordaindu behar dira bikoteko eta oparitxoa egongo da partaide guztientzat, baita bi sari nagusi ere.
Transfeminismoa denon kontua da jardunaldien laugarren saioan Borrokalari transgeneroen hitzak. Esperientzien mahaia hitzaldia. Hizlariak: Naizen, Josebe Iturrioz, Edur, Denis. Nola definitzen zara eta zergaitk? Noiz konturatu zinen ez zinela edo bai zinela? Gorroto dugun galderaren aurrean erabilitako autodefentsa estrategiak, erreakzioak, momentu heavyak, erasoak. Eguerdiko 13:00etan Katakraken.
Liburuzaina estu eta larri txontxongiloen emanaldia Mendillorriko Civivoxen arratsaldeko 18:30ean.
Hamabi urte zituenean, Edward Elgarrek abesti batzuk idatzi zituen bere familiako haurrekin batera prestatzen zuen antzezlan bat laguntzeko. Abestiak marrazki-koaderno batean idatzi zituen eta, berrogei urte geroago, zirriborroak berreskuratu zituen bere bi orkestra-suiteak. Kontzertua, akrobaziak eta narrazioak lagunduko dute ikuskizuna.
Transfeminismoa denon kontua da jardunaldien azken saioa izango da Zure burua hackeatzeko prest? Dantzaldi ez-normatiborako atondu hitzaldia. Arratsaldeko 19:00etan Katakraken. Albina Stardust eta Yogurinha Borova izango dira trabestismoaren inguruko hitzaldi eta tailerraren gidariak. Noiz hasi zineten zuen burua hackeatzen, nola egiten duzue? Non ikasi zenuten, erraza izan zen pausu hori ematea?
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |