Zer zerikusi du janariak sexualitatearekin? Erabili daiteke elikadura praktika sexualak sustatzeko? #SexualkiJatea tailerra emanen du Uxue Aristu nutrizionistak Laban Sare Elkartearen eskutik arratsaldeko 19:00etan.
Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta hiru poesia libururen aurkezpena egingo dute Katakraken: Alaska (Castillo Suarez), Zeozer gaizki doa (Beatriz Chivite) eta Poema liburu bat - irakurtzeko jarraibideak (Angel Erro). Fernando Rey izango da aurkezlea, Kondestableren Jauregian, arratsaldeko 19:30ean.
Annie Ernauxen Emakume bat liburuaren irakurle taldea Zaldiko Maldikon arratsaldeko 19:30ean.
Agian sakrilegioa da YERMA bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme albarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz. Eta BERA bezalakoak dira: emakume arrakastatsuak beren lanetan, modako jatetxeetan afaltzen dutenak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan desmelenatzen direnak, Iphone eta gizarte-zirkulu inbidiagarriak dituztenak. Sarrerak: 8€.
Zea Mays taldeak Adore Kemena Kuraia Tour aurkeztuko du Iruñean Zentral Antzokian. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da eta 20:00etan ateak irekiko ditu antzokiak. Sarrerak: 15€ aldez aurretik eta 18€ bertan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |