Arrosadiako liburutegian arratsaldeko 17:30ean Kabiak ipuin eta kamishibai kontakizuna eskainiko dute. Bertan Saharako errefuxiatuekin lotutako ipuinak kontatuko dira. 4 urtetik gorako haurrentzat zuzendutako jarduera. Izena emanteko liburutegiaren helbidean edo telefono zenbakian (biblimil@navarra.es · 948 24 54 60).
"LGTBIQ+ kolektiboaren eta osasun mentalaren arteko heldulekoak" izendatutako hitzaldia. Osasun mentalaren eta subjektibotasun sexu-genero disidenteen inguruko askotariko elkarrizketa ikustaraztea da hitzaldi honen helburua. Civivox Kondestablen izanen da 18:00etan Maier Irigoien Ulaia, psikoterapeuta gestalt humanista, ekintzaile transfeminista eta Zauria(k) dokumentalaren zuzendarikidearen eskutik.
Arkanbele kantak liburuaren errezitaldi poetikoa eskainiko dute Barañaingo liburutegian arratsaldeko 19:00etan. Mikel Tabernaren eskutik errezitaldia, Joseba Irazokiren musikak lagunduta eta Oier Fuentes "Katubi"-ren irudiekin.
Bertsoaroaren barne, Bertso afari sentsoriala Geltokin, arratsaldeko 20:00etan. Bertan izango diren bertsolariak hauek dira: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colins. Gai-jartzailea, berriz, Ander Aranburu izango da. Sarrerak: 21€ Geltokin eskuragarri.