Zurrunka Teatroren eskutik Itzal antzerki laborategia: gorputza eta maskarak. Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara, 6 urtetik gorako haurrei zuzendua. Munduko antzerki mota zaharrena dugu Itzal antzerkia. Litekeena da kobazuloetan suaren argiak sortzen zituen itzalekin hasiko zirela jolasean lehenengo gizakiak. Laborategi didaktiko eta dibertigarri hauetan, haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriak erabiliz euren maskarak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik. Irudimenaz eta talde lanean jolasteko aukera ezin hobea! Izen-emateak: cultura@huarte.es edo 948 33 35 82 zenbakian. Izena emateko epea otsailaren 22ra arte.
Elurrezko ipuinak Maitane Perezen eskutik. Arrosadiako liburutegian, arratsaldeko 18.00etan, ipuin berri eta ziraragarriak kontatuko ditu ordubetez. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Liburutegian izena eman aldez aurretik biblimil@navarra.es helbidean edo 948 24 54 60 telefono zenbakian.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |