Horton haurrentzako filma eskainiko dute Patxi Larrainzarren arratsaldeko 17:00etan.
Maitasunez Ipuin Kontalaria Ventura Ruizen eskutik. Noaingo Liburutegian arratsaldeko 17:00 eta 17:30etan izango da. 4 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago eta aldez aurretik izena eman behar da liburutegian.
Bertsoaren barne, Gazteen Bertso Saioa Laban arratsaldeko 19:00etan. Urteak badira Bertsoaroak, bere egitarauan, leku egiten diela bertsolari gazteei ere. Aurten ere helduko zaio apustuari, bertsolaritzaren orain eta etorkizun diren horiei plazan trebatzen eta kantatzen segitzeko aukera emanez. Hauek izango dira saioan parte hartuko duten bertsolariak: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Maddi Agirre. Gai-jartzailea, berriz, Iratxe Muxika izango da.
Angel Errok koordinatuta, Juliana Léveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuaz arituko dira Burlatako Liburutegiko irakurketa klubean.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |