Sorginkeria Nafarroan hitzaldia Juainas Paul Arzaken eskutik, Iruñeko Hizkuntza Eskolan, arratsaldeko 18:45ean.
Zinema eta Zientziaren ziklo honen seigarren edizioan zenbait film eskainiko dira jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin. Hain artean, Madame Curie, Elisa Jimenez-Izalen aurkezpenarekin. Marie fisika-ikaslea Sorbonan ikasten ari da, 1890eko Parisen. Bere gaitasunen inguruko eszeptizismoari aurre eginez, azkenean plaza bat lortuko du ikertzaile gisa, Pierre Curieren laborategian. Biak bilaketa partekatu batean murgilduko dira, eta elementu kimiko berri bat aterako dute arroka mota jakin batetik: erradioa. Golem Baiona zinema aretoan arratsaldeko 19:00ean.
Berri Txarrak taldearen Dardara dokumentala eskainiko dute Kondestable Jauregian arratsaldeko 19:30etan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |