'HORMA' musika elektronikoari buruzko jardunaldien bigarren egunean, Iruñeko auditoriumera iritsiko da Cora Novoaren Twitch musikaren esparruan nola erabili izeneko tailerrarekin. Novoa, panorama nazionaleko DJ erreferentzialetako bat, Iruñean da oraingo honetan, Twitchen sustapen-tresna bat ikusten duten artistentzako proposamen erakargarri eta didaktiko batekin. Sarrera: 3€, jada salgai Baluarteren webgunean.
Bertso afaria Sarai Robles eta Iker Gorosterrazu bertsolariekin. Arratsaldeko 20:00ean Uharteko Berdintasuna Elkartean.
‘Ainarak’ filmaren estreinaldia Golem zinemetan. Nafarroako Pirinioetatik Maulera migratzen ziren emakumeei buruzko film dokumentala da. Anne Etxegoien du gidari, eta Juan San Martin eta Ritxi Lizartza zuzendari.
Katuen kontuak Joseba Sarrionaindiaren eta Ines Osinagaren musika eta poesia emanaldia, Vinculo Etxean, arratsaldeko 20:00ean. Ondoren, Euskaraldiaren afaria izanen da. Gonbidapenak Udaletxean eskuragarri.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |