Korrikaren hasiera euskal hedabideen eskutik, gaur

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 31a, 15:00

16:00etan abiatuko da Korrikari hasiera emanen dion ekitaldia, Amurrion. Larunbatean saio berezia eginen du Euskalerria Irratiak, 9:00etatik aurrera.

Aurten ere euskal hedabideek elkarlanean egingo dute Amurriotik zuzeneko emanaldia, eta baita amaierakoa ere Donostiatik. ETB1en 15:45etik aurrera egingo dute bat abiatze ekitaldiarekin. Ilaski Serranok eta Naroa Iturrik aurkeztuko dute hasierako saioa, gonbidatu garrantzitsuak eta zuzeneko giroa bilduko dituen tartea, alegia.

Larunbatean, Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratiak zuzenean kontatuko du, bertatik bertara, 22. Korrikaren lekuakoak Iruñerrian eginen duen ibilbidea. Iruñerrian kilometroa erosi eta lekukoa hartuko duten eragileekin mintzatuko dira irratiko kazetariak. Saio berezia 9:00etan abiatuko da fm-ko 98.3an eta euskalerriairratia.eus-en. Atari digitalean eta sare sozialetan, gainera, zuzeneko kontakizuna ere eginen duten. Korrikak Iruñerrian eta Iruñean uzten dituen unerik eta irudirik onenak bilduko dituzte.

Bidali zure herriko edo auzoko argazkiak 608 91 89 96 telefonora.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!