UPNk 'Navarrisimo' patxaran marka sortu du, bere jarraitzaileek "alaikiago" bozka dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015ko api. 20a, 11:25
Navarrisimo patxaran marka berriaren botila bat

Alderdi erregionalistaren edabea patxarana bainoago basaran likorea dela salatu du Jatorri Izendapeneko Batzordeak

Atzo, igandearekin, ezagutarazi zuen UPNk ‘Navarrisimo’ (hagitz nafarra) izanen dela bere hauteskunde kanpainako goiburua. Alderdi erregionalistak gaur jakinarazi du goiburu hori oso merchandising eskaintza ausartarekin datorrela loturik: izen bereko patxaran marka.

“Helburua UPNren jarraitzaileek botoa alaitasunez ematea da”, kanpainako arduradun Francisco Javier Ollarra Garcilasok gaur edariaren aurkezpenean azaldu duenez. “Oso legealdi gogorra izan da. Nafarroaren hobe beharrez, gure Gobernuak neurri gogorrak hartu behar izan ditu, eta horrek eragina izan du gure boto-emaileen aldartean, apal utzi ditu, triste. UPNren bozka-emaile izatearen alaitasuna eta nafarra izatearen harrotasuna berpiztu nahi dugu, eta horretarako zer aproposagoa antonomasiaz nafar edaria dena baino”, azaldu du Ollarra Garcilasok.

UPNren edariak polemika eragin du plazara atera bezain pronto; izan ere, Nafarroako Patxarana Jatorri Izendapeneko batzordeak salatu du edabeak ez dituela gainditu haren kontrolak eta irizpideak, eta hori horrela ez dela patxarana baizik eta basaran likorea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!