Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Ikurren Lege berriak 366 bandera eta ikur legeztatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-11-09 10:45

Ikurren Lege berriak 366 bandera eta ikur legeztatuko ditu

Negoziazio “latz” baten ondorioz erdietsi dute akordioa Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdiek; ikurrina ez ezik, askotariko banderak legeztatuko dituzte, hala nola, Venezuelakoa, Kurdistangoa edota Arrano Beltza

D ereduko ikasleek elkarretaratzeak egin dituzte Doraemoni ongietorria egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-10-26 11:02   Gizartea

D ereduko ikasleek elkarretaratzeak egin dituzte Doraemoni ongietorria egiteko

Iruñerriko haur euskaldunak pozarren, behingoz ETB3 ikusterik izanen dutela eta.

Azukre Beltzarana ere Euskalerria Irratiaren alde!

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-07-03 09:21   Gizartea

Azucar Moreno taldeak Nafarroako aldaketarekin bat egin nahi izan du, Sanferm!ntza saioa sustatzeko bideoklipa grabatuz.

Donostiako ardiek Argaren ibai parkea garbituko dute sanferminetan

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-30 16:36

Donostiako ardiek Argaren ibai parkea garbituko dute sanferminetan

Donostiako Ametzagaina parkean hilabete eskas batean belarra jaten ibili ziren ardiak Iruñera ailegatu ziren atzo; Iruñeko Udalaren asmoa da sanferminetan ardi horiek Argaren ibai parkearen inguruak garbitzen aritzea; ongi eginez gero, ardiak urte osoan geldituko dira.

Azucar Moreno taldeak ez du aldaketarako oztopo izan nahi

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-18 16:23

Azucar Moreno taldeak ez du aldaketarako oztopo izan nahi

Encarni eta Toñi Salazarrek (aurrerantzean, Enkarni eta Toñi Zaraitzu) agiri bat kaleratu dute, garai berriekin bat egiten dutela argituz, eta Joseba Asironi elkartasuna adieraziz. Euren "hit" guztiak euskaratuko dituzte, uztailaren 11n Iruñean eskainiko duten kontzerturako.

EH Bilduk bere egoitzak utziko dizkie bertze alderdiei, "erantzukizun politikoagatik"

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-16 22:35

EH Bilduk bere egoitzak utziko dizkie bertze alderdiei, "erantzukizun politikoagatik"

Azken egunotan EH Bilduren hautetsiek erakutsi duten eskuzabaltasunaren jaialdian bertze urrats bat egin du koalizioak. Hemendik aurrera, Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatiba alderdiek ez ezik, "aldaketaren alde dauden alderdi guztiek" ere erabili ahal izanen dituzte EH Bilduren egoitzak, "trukean deus ordaindu gabe".

Joseba Asiron iragarki batean?

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-15 11:31

Joseba Asiron iragarki batean?

Limon & Nada egiten duen Coca-Cola enpresak euskarazko iragarkirako nahi du Iruñeko alkatea.

Libertate Nafarra, RCN-NOK, Ciudadanos, Pacma eta Txiribiton gobernuan nahi ditu Barkosek

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-11 17:18

Libertate Nafarra, RCN-NOK, Ciudadanos, Pacma eta Txiribiton gobernuan nahi ditu Barkosek

Departamentu bana kudeatuko dute ordezkaritza parlamentariorik gabeko alderdiek

"Itzuliko gara", UPNren kanpaina berria

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-10 19:16

"Itzuliko gara", UPNren kanpaina berria

Alderdiari botoa eman dioten milaka herritarrei esker ona adierazteko kanpaina "xumea" eta "umila" abiatu dute. Osasunaren kanpaina gogorarazi die batzuei.

Aldaketa politikoak ez du Iruñeko airearen kalitatea hobetu

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-06-03 23:47

Aldaketa politikoak ez du Iruñeko airearen kalitatea hobetu

Ekologistak Martxan elkarteak urtero egiten duen airearen kalitateari buruzko txostenak adierazi du jauregian zein udaletxean agintari berriak esertzeko aukerak ez duela Iruñeko airea garbitu; aitzitik, txostenak azaleratu du partikula esekien kopurua handitu dela, batez ere hiriburuko II. Zabalgunean.

Gobernu berriak "Bildugrado" izena jarriko dio Iruñeari

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-05-28 10:50

Gobernu berriak "Bildugrado" izena jarriko dio Iruñeari

Yolanda Barcinaren aurreikuspenak hasiak dira betetzen. Udal gobernu berria osatzeko negoziazioetan, alderdiek darabilten zirriborroa eskuratu du "Nafarroa Wow" agerkariak eta sakoneko aldaketak proposatzen dira bertan. Civivox aretoak gulag izendatuko dituzte.

Nafarroa Garaiak euskarazko 25 telebista kate berri izanen ditu sanferminen aitzinetik

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-05-21 00:18

Nafarroa Garaiak euskarazko 25 telebista kate berri izanen ditu sanferminen aitzinetik

Erronka: Nafar biztanle bakoitzeko euskarazko 2,5 euskarazko kate izatea 2016 erdialdean

Maite Esporrin, Zopilotes Txirriaos rantxera taldeko korista berria

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-05-13 12:19

Maite Esporrin, Zopilotes Txirriaos rantxera taldeko korista berria

Azken egunotan hemendik-hara ibili den ustezko fake edo argazki faltsu baten arabera, mariatxien kontzertu bat antolatu zuen Iruñeko PSN-ek bere hauteskunde kanpainaren baitan. PSNek gezurtatu du gezurretako mezua gezurra zenik. Areago, Zopilotes Txirriaos rantxera taldeak Esporrin fitxatu du korista gisa.

Gauerditik aurrera kontuz ibiltzeko ohartarazi dute adituek

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-05-07 11:34

Gauerditik aurrera kontuz ibiltzeko ohartarazi dute adituek

Hainbat aholkuri jarraituz gero hauteskunde kanpainatik onik ateratzea ez da zaila. Hala ere, aldez aurretik neurriak hartzeko gomendatu dute.

Beste sator baten agertzeak kinka larrian jarri du UPN, hauteskundeei begira

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-05-05 10:43

Beste sator baten agertzeak kinka larrian jarri du UPN, hauteskundeei begira

Atzo gaueko Javier Esparza eta Adolfo Araizen arteko eztabaidan ez zen honen inguruko aipamenik izan, baina hauteskunde kanpaina desoreka lezake NAFARROA WOWren aurkikuntzak

Haserrea adierazi dute Iruñeko kilikiek, Caravinagreren gehiegizko protagonismoagatik

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-04-30 18:28

Haserrea adierazi dute Iruñeko kilikiek, Caravinagreren gehiegizko protagonismoagatik

Sanferminetan greba egiteko aukera aztertzen ari dira. Bereziki sumindua agertu da Patata.

Iñaki Perurena balizko foru presidente, aldaketaren aldeko zein kontrakoek berdinduz gero, Nafarroak funtziona dezan

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-04-28 11:53

Iñaki Perurena balizko foru presidente, aldaketaren aldeko zein kontrakoek berdinduz gero, Nafarroak funtziona dezan

NAFARROA WOWk atzo argitaratutako inkestaren arabera litekeena da aldaketaren aldeko indarren zein erregimeneko alderdien arteko berdinketa gertatzea maiatzaren 24ko hauteskundeen ondotik. Horren aurrean salbuespenezko neurriak aztertzen ari dira ordezkari politikoak. Gauzagarriena, Iñaki Perurenak gidatuko lukeen gobernua osatzea, Nafarroak behingoz funtziona dezan!

Aldaketaren aldekoek eta kontrakoek parra eginen dute maiatzaren 24ko foru bozetan

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-04-27 11:56

Aldaketaren aldekoek eta kontrakoek parra eginen dute maiatzaren 24ko foru bozetan

Nafarroa WOW agerkariak IDG etxeari agindutako inkestaren arabera, aldaketa politikoaren aldeko indarrek zein UPN eta bere sateliteek 25na parlamentari erdietsiko lituzkete Nafarroa Garaiko hurrengo foru hauteskundeetan

Basque Culinary Centerrek Nafarroako pintxoak “donostiartu” nahi dituela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-04-23 17:20

Basque Culinary Centerrek Nafarroako pintxoak “donostiartu” nahi dituela salatu dute

Nafar produktuei “behingoz” bultzada emateko aukera dela dio Reyno Gourmet sormarkak.

Entzierroaren reallity-ak, aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015-04-22 16:36

Entzierroaren reallity-ak, aurrera

Marilo Montero, Mikel Urmeneta, Alvaro de Marichalar, Angelita Alfaro, Txumari Alfaro, Simon Santamaría, Estitxu Pinatxo, Abel Azkona eta Karmele Galartzak parte hartzea konfirmatu dute.