Zer da euskalerriairratia.eus-eko komunitatea?

Euskalerriairratia.eus-n parte hartzeko bide bat da. Webgunea erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago.

Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?

Erabiltzaileak: izena ematen baduzu eta ezizen bat edo jarri (nineu, jeronimo... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukera-eta izanen duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joanen zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izanen. Eta, erantzunak ere, anonimoki baino hobe bestela emanda.

Kideak: kideak dira izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak... Benetako 'aurpegiak’. Gizabanakoak edo taldeak izan daitezke. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izanen dute euskalerriairratia.eus honetara.

Kolaboratzaileak: horiek EuskalerriaIrratirakozein webgunerakomaiztasun jakin batekin kolaborazioak egiten dituzten lagunak dira.

Hortaz gainera, euskalerriairratia.eus edozeinek bisitatu dezake, noski.

Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?

Bi modu zehaztu ditugu erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko.

Sare sozial bidez: sortu zure erabiltzaile profila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (Facebook edo Twitter-ekin, oraingoz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dituzun datuekin (argazki eta izen-abizenekin).

Kide izaera eskatuta: bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu euskalerriairratia.eus-i kide izaera. Kudeatzaile batek egiaztatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.

Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga euskalerriairratia.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda, edozer esan dezaket?

Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek

  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, euskalerriairratia.eus-ek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, euskalerriairratia.eus-ek kentzeko eskubidea dauka.
  • Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, euskalerriairratia.eus-ek kendu egingo du.