500 militarrek babesa eman diote Korrikari

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Wow 2015ko mar. 11a, 09:15
Xabierrera bidea egin dute euskararen aldeko lasterketa prestatzeko.

Ttipi ttapa, ttipi ttapa, Korrika. America 66 erregimentuak zer esana piztu du beste behin ere. Herritarrengandik hurbil direla adierazteko Espainiako banderari zin herrikoia egin eta gutxira, Korrikari babesa agertu nahi izan diote. 500 militar bildu dira Xabierren euskararen aldeko lasterketari atxikimendua adierazteko bilkuran. "Kontent gaude, lekukoa eramateak betidanik egin digulako ilusio, baina badakizu, orain arte ez dugu une egokirik topatu", azaldu du Juan Raimundo Angulo jeneralak. Are, 300. urteurreneko erakusketan erregimentuaren lehenbiziko Korrikako petoa ikusgai jartzea espero dute.

Carmen Albak nekez eutsi die malkoei ekitaldi solemneak iraun duen bitartean. "Nire ametsa euskara ikastea da, baina nazionalistek politizatu egiten dute. Ea gure armada handiaren parte hartzeak erakusten duen euskara, zerbait izatekotan, espainiarra, bakarra eta disolbaezina dela". Gogora ekarri du bera beti izan dela korrikalari trebea, eta 2013ko sanferminetan zezen plazan izandako "deskuidoa" jarri du adibide gisa. Litekeena da lekukoa Albak berak eramatea. 

Lekuko erraldoia


Ekitaldi solemneak hamabost minutu inguru iraun zuen. Ondoren, Korrika txikia egitekoak ziren, baina America 66 erregimentuko kideak nahiko handiusteak izaki, nahiago izan zuten Korrika erraldoia egin. Hala, hamar militar ingururen artean lekuko erraldoia eskuan hartu eta Xabierri itzulia egin zioten euskararen eta militarren aldeko oihuen artean. Beroketa lanak bukatuta, martxoaren 20a izanen da egun handia America 66 erregimentuarentzako, Iruñeko kaleetan korrika ibiliko baitira.

Lekuko erraldoia eramanen dute

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!