Josetxo Azkona: Txikia

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016ko urr. 20a, 18:15

–Aizu, Asier, bai txikia dela zurea. Jo, zer txikia! Ezin txikiagoa. Nirea, baina, begira, begira… zer handia den, ikaragarria. –Jo, Iñaki, egia da, nirea oso txikia da, ze, nirea… ping-pong pilota bat delako.

Zurea, berriz, handi-handia da, zergatik, futbol-baloia delako. –Asier, txikia, txikia… zurea da txikia… txintxa-txintxa! –Jo, Iñaki! Ez pentsa, ze, zure futbol-baloia konparatzen badugu, adibidez, Jupiterrekin, zera, eguzki-sistemako planeta handienarekin, zure baloia, orduan, txiki-txikia da, nire ping-ping pilota bezain eskasa!... Harrapa ezak hori! –Bai, baina zure ping-pong pilota jartzen badugu, adibidez, Aimar Olaizolaren piloten ondoan, orduan, zureak, Asier, txikia izaten segitzen du,  zeharo txikia. Nirea, ordea, Olaizolarena baino askoz ere handiagoa da. Badakizu zergatik, futbol pilota delako… Txintxa-txintxa! –Jo, Iñaki, zara la monda!, ze, nire ping-pong pilota jartzen badut hondar-ale baten ondoan, orduan, nire pilota ez da batere txikia, erraldoi-erraldoia baizik. –Jode, Asier, zure pilota ez da behin ere txikia izaten, ze, nola, beti, gauza txikiagoak topatzen dituzun konparatzeko… Joe, zurekin ezin da jolastu ea nork daukan handiagorik. Eta gainera, aizu, zuk badakizu zergatik gaude honela, biluzik? –Jo, Iñaki, jakingo ez dut ba!... ba, txikiak garelako. Ze, handiak, biluzik daudenean, pila bat luzatzen zaizkie ileak, hortzak eta azkazalak, eta nola hori gertatzea ez zaien gustatzen, arropaz estaltzen dute gorputza, orangutanen itxura ez hartzeko! –Bai, Iñaki, banengoen ni. Ze, gainera, handiak txotxoloak dira, zer asko-asko handitzen direnean, ez dakit zergatik, baina txiki egiten dira, gero eta txikiagoak, eta orduan hil egiten dira, hauts atomiko bihurtzeraino. Eta irakasleak nola esaten duen  atomoak direla gauzarik txikienak, eskuekin ere ukitu ezin direnak, ba, nire ping-pong pilota ikaragarri handia da hauts atomiko horren ondoan. Zer, Iñaki, ulertzen al duzu? –Ulertuko ez dut ba! Garbi dago: kontu guzti-guzti-guztietan tamaina handia hobea da txikia baino. Hala dio nire amak, behintzat! –Ba, Iñaki, nire aitak dio ezetz eta ezetz, ze, txikiak hamaika buelta eta gehiago ematen dizkio handiari, ze, nire aitak, arratsaldero, lantegian, Diputazioan, musean jokatzen duenean, beti irabazten die lankideei, badakizu nola…txikira jokatuz! “hor dago txikira, hor dago!”. –Jo, Asier, zer arrazoi daukazun, bai txikia daukazula, zorritxo bat baino txikiago… Joe, Asier, baina, baina… ez ukitu zure zera hainbeste!... Txiki-txiki egingo duzu-eta… A zer txikizioa!... Uztazu lasaian!... Ze, nirea baino txikiago edukita, orain, nirea baina handiago daukazu!... Uztazu lasaian behingoz!... Mua-mua!!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!