Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Dirua

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-04-05 18:25   Iritzia

Urrezkoa izan zitekeen, bai; baina ez zen horrelakoxea izan, zilarrezkoa baizik, erromatarrek, zehatz-mehatz, asmatu zuten txanpon jakin bat, “denarius” izendatu zutena, hain xuxen. Hori horrela, “denarius” horretatik “diru” hitza eratortzen da euskaraz,  hala nola “dinar” arabieraz, “denaro” italieraz eta “dinheiro” portugesez.

Ardoa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-03-23 17:48   Gizartea

Hor dugu, mahats-mordoa (Vitis Vinifera delakoa), alea azukrez gehien duen momentuan, hain xuxen. Mahats-biltzearen garaia da. Gure lurraldean, iraila inguruan. 

Eguzkia

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-03-16 18:35   Gizartea

“Eguzki amandrea badoia bere amangana”, “Eguerdirako Andre Eguzkia/ odei beltzek dute hesitu”, “Eguzki Erregeri eskeiñiak” eta halakorik topa ditzakegu euskal izkribuetan,

Haurtzaroa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-03-09 20:14   Gizartea

Harako hark esaten zuen gizakiak duen aberri bakarra bere haurtzaroa dela. Bego, bego horretan. 

Ubidea

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-22 18:32   Gizartea

Ubidea, lehenik eta behin, hitzak berak argiki azaltzen duenez, ur-bidetik dator. Bestela esanda, ura eramateko erreten artifiziala da ubidearen esanahia, gizakiak egina duelako, hain xuxen.

Inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-15 18:10

Harako hark esaten zuen bezala, mundua antzerki-antzezpen handi bat da, han non mundutarrok antzezleak garen, baina obraren gidoia jakin gabe, baldin eta  gidoia bada, noski.

Odola

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-09 15:38   Gizartea

Halakorik esaterik baldin balego behintzat, esanen nuke, nonbaitetik hastearren, txipiroien saltsa aparteko plater honetarako den bezala, odola badela ezinbesteko saltsa gure gorputzarentzat; kolore gorriko saltsa, kasu honetan, baina.

Zazpi

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-02-01 18:10   kultura

Esan dezagun, argi eta garbi, 6aren eta 8aren artean kokaturiko zenbakia, zazpia alegia, berebiziko zenbakia dela, esanahi handikoa. Aizue, bera bezalakorik ez dago kasik. Edo… kasik gabe. 

Zuria

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-01-26 19:11   Iritzia

Zuria da esnea, irina, elurra, azukrea eta gatza. Eta baita, zuria da halaber, fluoreszenteen argia, idazten dugun folioaren kolorea eta gure begietako kornea.

Lantxurda

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-01-18 18:01

Lantxurda haize hotzak bazterrak gogor eta gogotik jotzen dituenean, bai harri, bai landare eta bai basoko zuhaitzei –berauen adar eta hostoei batik bat– lotzen zaien izotz geruza mehar eta zuria da. 

Glutena

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2017-01-11 18:31

Txarik azken saioan proposatu zidan hitza aditu orduko, ohartu nintzen jakin banekiela glutena hainbat elikagaiko osagai bat zela, hain xuxen. Hori, batetik, eta, bestetik, glutena, zenbait pertsonarentzat behintzat, kaltegarria zela oso; haiei, justuan, ondorio ez onuragarriak erakartzeagatik.

Olentzero

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-12-21 18:39

Oroitzapen onak dauzkat, hagitz onak, Olentzeroren ospakuntzari lotuak.  Oroitzapenok, hain xuxen, joan den mendeko hirurogeiko hamarraldiaren erdira naramate zuzenean. Orduko hartan, 1965. urte  inguruan alegia, 12-13 urte nituen, eta han nenbilen, San Fermin kalean, San Antonio elizaren egoitza parean, hain justu. 

Euskaldunberri

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-12-14 18:08

Demagun Letoniako herritar bat Italiara joan dela, adibidez, Erroman bizitzeko asmoz. Italiera ez dakienez, italiera ikasten du letoniar horrek, ederki baino ederkiago eginez, dena esateagatik.

Josetxo Azkona: Zirimola

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-12-01 15:42   Gizartea

Lapurdi eta Nafarroa Beheretik datorkigu ele hau, eta hark haize bortitza erran nahi du. Baita Xirimolazirimilua eta xiramilla ere, hala nola sirimilitxirimol eta xirinbola usu ageri zaizkigu izkribuetan, haren aldaera gisa, jakina.

Baratzea

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-11-09 18:17   Gizartea

Behin batean, Paradisuko Baratze liluragarrian, marrubi heldu landare errenkada artean solasean zeudela, ondorengo galdera egin zion Evak, nori eta Egile Txit Prestu, Saindu eta Ahalguztidunari:

Osasuna

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-11-02 18:51   Gizartea

Lehenik eta behin, zer moduz, entzule? Osasunez ongi al zarete mikrofonoz bestaldean? Eta mikrofonoz alde honetakok? Zer moduz al gara ba gorputzeko zein espirituko osasunez?

Protokoloa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-10-27 20:11   Gizartea

Bitxia da protokolo hitzak denboraren eta gizartean fortunatu diren aldaketen poderioz egin duen bidea.

Josetxo Azkona: Txikia

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-10-20 18:15   Iritzia

–Aizu, Asier, bai txikia dela zurea. Jo, zer txikia! Ezin txikiagoa. Nirea, baina, begira, begira… zer handia den, ikaragarria. –Jo, Iñaki, egia da, nirea oso txikia da, ze, nirea… ping-pong pilota bat delako.

Josetxo Azkona: Eldarnioa

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2016-10-06 18:22   Iritzia

Reyes, kontuan hartuz gaurko eman didazun hitzaren arabera eldarnio hitza  dudala mintzagai, galdera bat egin nahi dizut oraintxe, gerora, saioaren amaieran hain zuzen, erantzun diezaiozun, nahi izanez gero, noski.