“Errealitateaz idazten dut, eta ametsak errealitatearen zati bat dira", Wislawa Szymborska

Wisława Szymborska, Bnin (Polonia Handia)1923-Krakovia 2012. Idazle poloniarra. 1996 urtean Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

1945an lehen poema aipagarria idatzi zuen eta urtetan kolaborazio literarioak egin zituen komunikabideetan.

Josetxo Azkonak bere esaldi ezagunetako zenbait ahutatu ditu guri euskaraz eskaintzeko. 

* Eta, nola bizi? Galdetu zidan norbaitek gutun batean. Nik gauza bera galdetuko nion.

* Aukeratzean errefusatu, uko egiten dut; ez dago bertze biderik.

* Errealitateaz idazten dut, eta ametsak errealitatearen zati bat dira. 

* Betierekotasunik -eternitaterik- ez dagoen tokian, 10.000 zaharkin zeharo zahar

  metatzen dira.

* Mundua krudela da, baina munduak bertze kalifikatzaile errukitsuagorik ere  

  merezi du.

* Jakin ez dakizkigun gauzek bihurtzen dute bizitza zerbait liluragarri.

* Hitzik gabe gelditzeaz harri eta zur jarraitzen dut oraindik:

  entzun, entzun ezazu zeinen bizkor taupadatzen didan zure bihotzak! 

* Anitz esker ematen dinat hiri, ene bihotza, hik ni berriro esnatzeagatik, eta, nahiz eta igandea izan -atseden-eguna-, lanegunak jarraitzen du ibiltzen nire saihets-hezur azpian, gelditu gabe,

* Dena nirea da, eta nirea ez da deus. Memoriarena ez da deus. Baina dena nirea da, so egiten dudan bitartean.

* Agorrezinak dira eta ezin dira besarkatu. Bereziak dira, hari-zuntz batengatik, hondar-ale batengatik, ur-tanta batengatik…Paisaia horiek.

* Zergatik zorabiatzen nau oraingo une honek eta berak samina dakarkit? Gaur beti izanen da bihar: eta hori da edertasuna.

* Lilurarik ez zaio falta mundu eder honi, ez eta esnatzea merezi duten egunsentirik ere.

* Trena hirugarren bidetik ari da sartzen. Jende multzo handi bat jaisten ari da. Ni han ez egoteak jendetzari jarraitzen dio, irteerarantz.

* Ez dut poesia imajinatzen bizitzan laguntzen diguten izakirik gabe: animaliarik, landarerik...eta are harririk gabe ere.

* Ez zaitez nirekin mindu, hizkuntza, hitz patetikoak maileguan hartzeagatik, hitz horiek gerora arinak irudi dezaten saiatzeagatik.

* Hegaztiak goizegi itzuli dira udaberri honetan. Poztu zaitez arrazoimena, senak ere huts egiten du. Bai, sena lelotu egiten da, eta berak arreta galtzen du.

* Hasiera oro jarraipena bertzerik ez da, eta gertaerei buruzko liburua erdi aldean egoten da beti, zabalik.

* Poema guztiak maitasunetik jaiotzen dira; are gaitza transmititzen duten horiek  ere badute sakonean munduarekiko halako maitasun modu bat.

* Deus ez da oparirik, dena da mailegua. Zorretan nago leporaino. Neure buruarekin ordaindu beharko dut neuregatik: bizitza emanen dut nire bizitzaren ordainez.

* Akats anitz ditut, baina badut bertute bat, zera: denarekiko jakin-mina. Hori da nire hauspoa, nire motorra. Bizitza hain da emankorra. Dena dago aukeraz beterik.

* Bada informazio piloa bi minututan soilik planeta guztia zeharkatzen duena; baina, konturatzen bazarete, ergelkeria absolutuak dira, bat ere axolarik ez duten informazioak.

* Munduko eskola honetan, ikasle txarrak ere izaten, ez dugu urte bat errepikatzen, negu bat, uda bat… Inongo egunik ez da egun bera; antzeko bi gaurik ez dago; begietako begirada berdinik; errepikatzen diren bi musu.

* Itxaropena hartzen dugu oinordetzaz, ahaztearen oparia. Ikusiko duzu nola hondamendi artean seme-alabarik erditzen ditugun.

* Deus ez da bitan gertatzen, ez eta gertatuko ere. Horregatik eskarmenturik gabe jaio eta errutinarik gabe hilen gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!