EUSKOKULTUR Fundazioa 2000. urtean Iruñean sortutako giza-intereseko fundazio pribatu bat da. Bere ekimenak, bereziki, Nafarroan egiten dituen arren, helburu beretsuekin nazioartean ari diren beste erakundeekin elkarlanean aritzeko gogoz dihardu. Bere helburu eta baliabideak honokoak dira: Euskal Herriko kultur ondarearen ezagutzan laguntzea. Gure kultur eta historia ondareari beste herrien eta kulturen aurrerabideak eta teknikak atxikitzea. Euskal Herriko ohiturak eta bizitzaren lekukotasunak ahoz, idatziz zein beste euskarritan adierazitakoak biltzea. Gure herriari eta bere kultur ekimenari buruzko ikerketa zientifikoak lantzea. Ardura beretsuak dituzten erakunde publikoei zein pribatuei dibulgaziozko kultur ikerketak eta proposamenak aurkeztea.

San Juan bezpera, sarna fuera

2015 eka 23 Nafarroa

San Juan bezperako ospakizun tradizionalen inguruko luxuzko bideoa josi du -espresuki gure agerkarirako- Eusko Kultur Fundazioak, Nafarroako hainbat herritan jasotako lekukotzekin: Legasa, Igoa, Azpi…