Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta, Euskalerria Irratian.
Zientzia puntu-puntuan |x05| Gero eta lodiagoak al dira umeak?

Euskalerria Irratia 2021 eka 01 Nafarroa

Entzutekoak
Osasunaren Mundu Erakundeak esandakoaren arabera, obesitatearen eraginez, bizi-itxaropenak behera egingo du etorkizunean. Europako nerabeak eta umeak gero eta lodiagoak dira, elikadura kaskartzen ari delako eta sedentarismoa gailentzen. XXI. mendeko izurrite ixila al dugu hau? Zer diote azkeneko ikerketek? Idoia Labaien Biologian doktoreak ditu erantzunak bostgarren saio honetan.