Edizio berezia bizi du Hatortxu Rock-ek aurtengo udakoa. 26.-a izango da baina aurrekoa bertan behera utzi behar izan zuten. Ibilbidea luzea izan da eta elkartasun jaialdiaren zenbait mugarri izango dira aztergai lau ataletan.
Aitor Agirrezabal: "Lanean jarraituko dugu denontzako espazio seguroa izan dadin Hatortxu Rock"

Haritz Pascual Garjon 2022 abu 01 Iruñerria

Salatutako zortzi eraso sexista eta homofoboek ilundu dute 2022ko Hatortxu Rock elkartasun jaialdi ez ohikoaren balantzea, "Tamalez aitortu behar dugu ez dugula lortu Hatortxu guztondako espazio seguru izatea" adierazi du Euskalerria Irratian Aitor Agirrezabal antolakuntzako kideak, jaialdian egindako auzolan erraldoia balorean jartzearekin batera. Abenduko jaialdiaren antolakuntzari ekin diote dagoeneko.