100 hektarea erre dira Goizuetako sutean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 28a, 08:00

Ia 24 orduz piztuta egon eta gero, itzalitzat eman da gaur goizean Goizuetako Berazkun auzoko sua. 100 hektarea erre direla kalkulatzen da eta lehendabiziko ikerketen arabera norbaitek nahita piztuta izan dela dirudi. Basoberritze pinudi bat izan da kaltetua eta ez da arriskurik izan herritarrendako. Uneotan, suhiltzaile talde bat gertau da bertan, sua berriz ere piztuko balitz.

Atzoko 4.30tan piztu zen sua Goizuetako mendietan, zonalde isolatu batean, haraino iristeko errepide eta bide handirik gabe. Oronoz, Leitza eta Cordovillako suhiltzaileak izan ziren bertan egun guztian lanean, 5 kamioi eta Nafarroako Gobernuko bi helikpteroen laguntzarekin. Eguerdi aldean, eta sua oraindik ere kontrolik gabe zegoelarik, Estatuko Ur-Hegazkinaren laguntza eskatu zen. Añarbeko lakutik ura hartu eta hainbat deskarga egin zituen zonaldean. Gaur gaueko 1:30 tan itzali da erabat sua.

Erlazionatuak

50 hektarea erre ditu Goizuetan suteak

Euskalerria Irratia 2019 ots 27 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!